XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orduan, gizonak, haserreturik, leihoa ireki zuen eta katua ihesi hasi zenean makilaz jo zuen aurreko hanka batetan.

Katuak min hartu zuen eta min hartzearekin batera pertsona baten garrasia bezalakoa egin eta ihes egin zuen.

Biharamonean, ondoko baserri zahar bateko atso zahar bat besoa lotuta agertu zen.

Atsoak esaten zuen erorita hartu zuela min, baina gizonak ongi antzeman zion esnea lapurtzen zion katua zein zen.